XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DESAGERTU EGITEN AL DA FAUNA EHIZAREN ERRUZ? Euskal Herriko lehenengo populatzaileak ehiztariak ziren, baina horregatik ez zen animali-espezierik galdu.

Egia da baita ere, orduan ez zituztela gaur gizonak dituen hain arma hilgarriak.

Baina ehiza kontrolatuak ez du halabeharrez faunarentzat arrisku garrantzitsua izan beharrik.

Animalientzat arriskutsuena, eta Euskal Herrian zeuden espezierik gehienen galtzea sortarazi duena, bere ingurua eta elikatzeko aukera suntsitzea da.

Baso bat moztu edo erretzen bada, ugaztun handiek ihes egin dezakete, baina, nora?: janariagatik konpetentzia oso handia izango den beste baso batetara.

Poliki-poliki beren bizileku eta giroa kutsatzen badira, gizonaren presentziarekin bizikidetzen ohituko diren espezieak bakarrik iraungo dute bizirik.

LURTEGI BAT ERAIKIKO DUGU Hurbiletik behatzeko etxean edo eskolan animaliak izan nahi badituzu, onena lurtegi bat eraikitzea da: - Nola eraikitzen da lurtegi bat? Hondo iragazkaitza eta kristalezko edo plastiko gardenezko hormak dituen kutxa bat behar duzu.

Estalki bezala, jarri plastikozko malla edo sareki fin bat animaliak irten ez daitezen.

- Nola prestatzen da giro artifizial bat? Bota harea kutxa hondoan, gainean lur hezea.

Jarri harriak, landareak eta plater txiki bat ur.

- Zein animalia izan dezakezu? Lurtegian, sugandilak, matxinsaltoak, barraskiloak, kilkirrak, kakarraldoak, armiarmak, euliak... sar ditzakezu.

- Nola elikatuko dituzu? Jakin ezazu zertaz elikatzen den daukazun animalia bakoitza.

Behatu beren mugimendu guztiei eta beren bizimoduaz asko ikasiko duzu.

Behar ez dituzunean, askatu mendian.